Itzulpen-memoriak


OmegaT eta TMX fitxategiak

TMX fitxategiak - kokapena eta xedea

OmegaT-k 3 tokitan gordetako TMX fitxategiak erabiltzen ditu.

TMX-en babeskopia

Zure fitxategiak itzultzen dituzunean, OmegaT-k aldaketa guztiak itzulpen-memoria batean gordetzen ditu, proiektuaren /omegat azpidirektorioan.

OmegaT-k itzulpen-memoriaren project_save.tmx.URTEAHHEEOOMM.bak izeneko babeskopia egiten du, azpidirektorio berean, proiektua ireki edo birkargatzen den bakoitzean. Babeskopiaren izena sortzeko, aurreko itzulpen-memoria gorde den azken unea erabiltzen da: URTEA uneko urtea da, HH hilabetea, EE eguna, OO eta MM orduak eta minutuak dira.

Itzulpen baten datuak galdu dituzula uste baduzu, jarraitu ondorengo prozedura:

  1. Itxi proiektua.
  2. Aldatu izena project_save.tmx fitxategiari eta jarri erraz gogoratu dezakezun izen bat (esaterako, project_save.tmx.tmp).
  3. Galdu dituzun datuak dituela uste duzun itzulpen-memoria hautatu.
  4. Aldatu izena eta jarri proiektuarenizena.tmx.
  5. Ireki proiektua.

TMX fitxategiak eta hizkuntza

TMX fitxategiak itzulpen-unitatez osaturik daude. Unitate hauek hainbat hizkuntzatako segmentu baliokideak gordetzen dituzte. Itzulpen-unitate batek gutxienez bi aldaera (translation unit variation, tuv) dauzka. Biak ala biak erabili daitezke bai sorburu gisa bai helburu gisa.

Zure proiektuaren ezarpenek adieraziko dute zein den sorburu-hizkuntza eta zein helburu-hizkuntza. OmegaT-k proiektuaren sorburu-hizkuntzaren kodeari dagokion tuv-a hartuko du eta segmentu hori sorburutzat erabiliko du, eta proiektuaren helburu-hizkuntzaren kodeari dagokion tuv-a hartuko du eta helburutzat erabiliko du. OmegaT-k ondorengo bi konbentzio estandarrak jarraituz ezagutzen ditu:

Joan Hizkuntzak atalera hizkuntza- eta herrialde-kodeen zerrenda bat ikusteko.

Proiektuaren hizkuntza-kodea eta TMX-aren hizkuntza-kodea bat badatoz, segmentuak memorian kargatzen dira. Kodeak hizkuntzan bat badatoz baina herrialdean bat ez badatoz, kasu honetan ere segmentuak memorian kargatzen dira. Ez hizkuntza ez herrialdea bat ez badatoz, segmentuak ez dira memorian kargatzen.


Nola gogoratzen dituen OmegaT-k zure itzulpenak

project_save.tmx fitxategiak proiektua hasi zenuenetik sortu dituzun segmentu guztiak gordetzen ditu. Proiektuaren segmentazioan aldaketak egiten badituzu, project_save.tmx fitxategiak itzulpen-bikote berriak gordeko ditu, baina aurretik zegoen informazioa ere gordeko du.

Honen ondorioz, zenbaitetan kate umezurtzak agertu daitezke parekatzeen bisorean. Parekatze horiek ez datoz bat uneko segmentuekin, baizik eta aldaketak egin baino lehenago gorde ziren segmentuekin. Aldaketa desegin eta aurreko ezarpenetara itzultzen bazara, parekatze zaharrak berriro agertuko dira.


Beste itzulpen-tresna batzuek sortutako memoriak erabiltzea

Fitxategiak inportatzea

OmegaT-k 1.1 eta 1.4b bertsioen arteko TMX fitxategiak (1. mailakoak zein 2. mailakoak) onartzen ditu. Hortaz, OmegaT-k beste tresna batzuekin sortutako itzulpen-memoriak erabili ditzake. Hala ere, OmegaT-k ez ditu osorik onartzen 2. mailako TMX fitxategi inportatuak (alegia, itzulpenaz gaina formatua ere gordetzen dutenak). Hortaz, parekatze lausoen kalitatea apur bat txikiagoa izango da 2. mailako TMX fitxategiak inportatu eta erabiltzean.

Inportatutako fitxategiak kudeatzea

OmegaT-k oso prozedura zorrotza jarraitzen du itzulpen-memorien fitxategiak (TMX fitxategiak) maneiatzen dituenean. Fitxategietako batean edozein akats aurkitzen badu, ez du kargatuko.

Zenbait tresnek TMX fitxategi baliogabeak sortzen dituzte zenbait kasutan. Fitxategi horiek erreferentziako itzulpen gisa erabili nahi badituzu OmegaT-n, lehenago konpondu egin beharko dituzu. Konponketa hauek oso azalekoak izan ohi dira; OmegaT-k konponketa egiteko argibideak emango dizkizu fitxategia zabaltzean ematen duen errore-mezuan. Arazoak badauzkazu, laguntza eskatu dezakezu erabiltzaile-taldean.


OmegaT-n sortutako itzulpen-memoriak beste itzulpen-tresna batzuetan erabiltzea

OmegaT-k 1.4 bertsioko TMX fitxategiak (1. mailakoak zein 2. mailakoak) esportatzen ditu. 2. mailako esportazioa ez da 2. maila estandarra, baina aski da 2. mailako TMX fitxategiak onartzen dituzten itzulpen-tresnetan parekatze zuzenak sortzeko. Testu-informazioa soilik (eta ez formatu-informazioa) behar baduzu, erabili OmegaT-k sortutako 1. mailako fitxategia.


Itzulpen-memoriak berritzea

OmegaT-ren aurreko bertsioek paragrafotan soilik zatitutako segmentuak sor zitzaketen, eta ez ziren zehatzak formatu-etiketei zenbakia ematean HTML eta Open Document fitxategiak erabiltzen zirenean. OmegaT 1.7.3 bertsioak TMX fitxategi horiek momentuan detektatu eta berritu ditzake, parekatze lausoen kalitatea gehituz eta zure uneko itzulpena hobetuz.

Proiektu baten TMX-a behin bakarrik berrituko da eta forma berrituan gordeko da. TMX fitxategi zaharrak proiektua kargatzen den bakoitzean berrituko dira. Kontuan izan zenbait kasutan OmegaT 1.7.3 bertsioan fitxategi-iragazkietan aldaketak egiteak segmentazio guztiz desberdina sortzea eragin dezakeela. Kasu bakan horietan itzulpena eskuz berritu beharko duzu.


Legezko oharrak