Ongietorri Kubuntu 7.10 - Gutsy Gibbon-era!

Kubuntu sistema-eragile doako eta erabilterraza da, K Desktop Environment (K Mahaingaineko Ingurunea) eta Ubuntu-n oinarritua. Urtero bi argitalpen eta argitalpen bakoitzarentzako 18 hilabeteko doako segurtasun-eguneratzeak izanik, espero zenuen konputatze-ingurune seguru eta egonkorra da. "Besteenganako gizatasunean" funtsezturik daude bere erabateko eskuragarritasuna eta komunitateak gidaturiko garapena.

Kubuntu ez litzateke posible izango bere komunitatea gabe, bere proiektuak komunitateko erabiltzaileek diseinatu, sortu eta inplementatzen baitituzte. Banakakoek eta taldeek eskaintzen dituzte Kubuntu hedatzeko beharrezkoak diren kode, irudi, dokumentazio eta laguntza-teknikoa. Honetan nola lagundu dezakezun jakin nahi baduzu, jo ezazu Helping Kubuntu webgunera.

Kubuntu eta Ubuntu proiektuak Canonical Ltd-ek, doako Linux software hornitzaile aintzindarietako batek, babestuak daude. Canonical-ek erabateko euskarri komertziala hornitzen du Kubuntu eta Ubunturen inguruan.

Kubunturekin Laguntza Lortzea:

Hemen dituzu Kubunturekin laguntza lortzeko moduetako batzuk: